Europako Batzordeak proposatutako Oinarrizko Lehengaien Araudia aplikatzeak Nafarroarendako izanen lituzkeen ondorioak ezagutu dira ekitaldian.

Mikel Irujo Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak «Jasangarritasunerako funtsezkoak diren lehengaien oraina eta etorkizuna» izeneko jardunaldian parte hartu du gaur goizean, CIVICANen, Iruñean. Ekitaldian hizpide izan dute Europar Batasunak duen erronka bat; hots, lehengaien hornidura bermatzea, hornikuntza katea ingurumena eta giza eskubideak errespetatzen dituzten iturri fidagarrietatik datorrela bermatzen den bitartean.

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak 2022an iragarri zuen Oinarrizko Lehengaien Araudiaren proposamenaren inguruan hausnartzeko balio izan du jardunaldiak. Testu horren arabera, oinarrizko lehengaiak dira Europar Batasunarentzat garrantzi ekonomiko handia dutenak eta, gainera, hornidura eteteko arrisku handia dakartenak.

Hona hemen erregelamendu horren helburuak: Europar Batasuneko funtsezko lehengaien hornidura handitzea eta dibertsifikatzea; zirkulartasuna indartzea, bereziki birziklatzea; eta ikerketa eta berrikuntza bultzatzea baliabideen erabilera efizientean eta ordezkoen garapenean.

Informazio gehiago