Gaur jarri da indarrean Europa Elkarreragileari buruzko Legea eta, hari esker, mugaz gaindiko datu-trukea errazagoa izanen da, eta sektore publikoaren eraldaketa digitala bizkortuko da. Legea funtsezkoa da EBren Hamarkada Digitalaren helburuak lortzeko, adibidez, funtsezko zerbitzu publikoen % 100 online eskuragarri egon daitezen 2030erako. Elkarreragingarritasuna merkatu digital bakar operatibo baten funtsezko ezaugarria da, eta oso da lagungarria politika publikoen ezaugarri digitalak modu eraginkorragoan aplikatzeko arlo guztietan: justizian, osasungintzan, garraioan…
Herritarrak, enpresak eta administrazio publikoak izanen dira Erregelamendu berriaren onuradun nagusiak, elkarri lotutako zerbitzu publiko digitalak erabiltzen dituztenean eta mugaz gaindiko datu-trukea beharrezkoa denean. Hona hemen zerbitzu horien adibide batzuk: titulu akademikoak edo lanbide-kualifikazioak elkarri aitortzea, bide-segurtasunerako ibilgailuei buruzko datuak trukatzea, gizarte- eta osasun-segurantzako datuak eskuratzea, fiskalitatearekin lotutako informazioa trukatzea, aduanak, lizitazio publikoak egiaztatzea, gidabaimen digitalak eta merkataritza-erregistroak. Inpaktuaren ebaluazioaren arabera, Legeari esker 5.000 milioi euro ere aurreztuko direla espero da.