Eskualde Garapeneko Europako Funtsak gutxi gorabehera 3,75 milioi eurorekin finantzatzen du deialdia, eta guztira 4,05 milioi euroko finantzaketa du. Deialdiak aukera nabarmena eskaintzen du Espazio Atlantikoan maila politikoen arteko koordinazioa hobetzeko eta agintarien gaitasun instituzionala handitzeko. Eskualde Garapeneko Europako Funtsak finantzatutako kopurua kontuan harturik, bakarrik proiektu bat hautatuko da.

Proiektu oso berritzaile bat aurkezteko gonbita egiten da, Interreg burbuilatik kanpoko emaitza baliotsuak zabalduko dituena, elikatuz politika eta erabaki publikoetan eta arduradun politikoengan inspiratzeko edo eragiteko dauden edo izan daitezkeen gobernantza sare edo ekimenak. Deialdi honen tipologia kontuan hartuta, erakunde publikoei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei baino ez zaie zuzentzen.

Deialdiari buruzko informazio guztia (deialdiaren erreferentzia-terminoak, hautagaitza aurkezteko gida, erabili beharreko ereduak eta galdera eta erantzun ohikoenak) hemen aurki daiteke.

Deialdi horri dagokionez, apirilaren 11n, 13:30etik 15:30era (Lisboako ordua), deialdia abiarazteko ekitaldia eginen da. Online formatukoa da, eta esteka honen bidez eman daiteke izena.