Batzordeak Youth4Regions programaren 8. edizioan eskabideak aurkezteko epea ireki du. Kazetari izan nahi dutenendako programa bat da.
Programak astebeteko ikaskuntza eskaintzen die kazetaritzako ikasleei eta kazetari gazteei Bruselan, 2024ko urrian. Aste horretan, hautatutako pertsonak prestakuntza-saioetara joanen dira, esperientzia handieneko kazetarien aholkularitza jasoko dute, idazketan elkarrekin ariko dira eta EBko hainbat erakunde eta komunikabide bisitatuko dituzte.
Hiru kategoriatako hautagaitzak onartzen dira (kazetaritza orokorra, fotokazetaritza eta bideokazetaritza), eta EBko estatu kideetako, albo herrialdeetako eta atxikitze-bidean dauden herrialdeetako kazetaritza ikasleak eta kazetari gazteak aurkezten ahalko dira.
Lan irabazleak Megalizzi – Niedzielski sari ospetsuan hartuko dute parte. Sari hori 2024ko urriaren 9an emanen da, eta xede du kazetari gazteen lan nabarmena saritzea.