Otsailaren 29an, 145 ziren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan abian jarritako jarduketak

Otsailaren amaieran, Nafarroak 579 milioi euro zeuzkan esleituak MRR funtsen Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (PRTR) proiektuetarako, Next Generation estrategiaren laguntzei esker. Finantzaketa horretatik 538 milioi jaso eta kontabilizatu dira.

Urtarrilean bezala, datuek ez dute barnean hartzen hasitako edo baimendutako gastua (2020tik 2023ra bitarteko obligazio onartuak gehi 2024tik 2026ra bitarteko aldirako baimendutako gastua), zifra hori eta joan den abendukoa ez baitira homogeneoak.

Urteko bigarren hilabetean kudeatutako jarduketen kopurua eta horietan aurreikusitako proiektuak 145 izan dira, urtarrilean bezala.

Europako funtsen finantzaketa-esleipenari eta proiektuei buruzko informazio guztia Gobernu Irekiaren webgunean dago, hilez hil xehatua eta eguneratua.

Informazio gehiago