Foro profesional horretan, Frantzia, Alemania, Eslovenia eta beste herrialde batzuetako esperientziak azalduko dira, eta Nafarroaren zikloturismorako indarguneak aurkeztuko dira
Foru Komunitateak “Nafarroa bizikletan” nazioarteko biltzarraren lehen edizioa antolatu du, nazioarteko helmuga hoberenetako batzuetatik ikasteko eta, aldi berean, Nafarroako zikloturismoaren garapena erakusteko. Aurreko hiru egunetan jarduera asko eskainiko zaizkie eragile espezializatuei bidaia batean (“fam trip”) lehen ezagupena izan dezaten, eta topaketa profesionala apirilaren 17an eginen da Iruñeko Baluarte biltzar jauregian.
Ekimena Europar Batasuneko Next Generation funtsen kargura finantzatzen da, eta Espainiako Gobernuaren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren onespena du. Biltzarra zikloturismoa sustatzeko programaren parte da, “Nafarroako landa eremua” helmugen arteko kohesio jardueraren barruan; NASERTIC enpresa publikoak kudeatzen du jarduera, Turismo Zuzendaritza Nagusiaren enkarguz.