150 pertsona bilduko dira, 27 estatu kideen artean ausaz hautatuak, gorrotoaren kausa sakonak aztertzeko eta horiei aurre egiteko. Talde eta komunitate zatikatuen artean zubiak ezartzeko moduari buruzko gomendioak ematea da panelaren helburua.
Herritarren panelak egin daitezkeen ekintza politikoak identifikatuko ditu, hala nola maila desberdinetan parte hartu beharko luketen eragile garrantzitsuak, erabakiak hartzeko ardura izanen dutenak, gizarte zibilean, sektore pribatuan eta herritargoan. Azken buruan, gomendioen zerrenda bat eginen du panelak, Europako Batzordearen etorkizuneko lanaren lagungarri, gorrotoa piztearen eta gorrotoak eragindako delituen aurkako borrokan. Gomendioak, halaber, Europar Batasunari eta haren estatu kideei laguntzeko gida izango dira, Europar Batasunaren Tratatuan finkatutako Europako balioak elkarrekin gozatzeko eta gorrototik eta zatiketatik aldentzeko.
Europako herritarren panela komunikazio honen jarraipena da: “Ez dago gorrotorako lekurik: Europa batu bat gorrotoaren aurka”, Europako Batzordeak eta Josep Borrell Batasuneko atzerri eta segurtasun politika erkideko goi ordezkariak 2023ko abenduan onartua. Europar Batasuneko pertsonak bilduko dituen elkarrizketa esparru paneuroparra sortzearen alde egiten du komunikazioak.