Espainiak bere Suspertze eta Erresilientzia Plana berariaz berrikusteko eskaera aurkeztu dio Batzordeari. Proposatutako aldaketak teknikoak dira, eta Espainiako planaren berrikuspen zehatzaren ondorio, zeina Kontseiluak onetsi baitzuen 2023ko urriaren 17an.

Espainiako Suspertze eta Erresilientzia Planak 163.000 milioi euro ditu; horietatik, 79.800 milioi euro dirulaguntzetarako dira eta 83.200 milioi euro, berriz, maileguetarako. Barnean ditu 595 mugarri eta helburu, 111 erreforma eta 142 inbertsio. Orain arte, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren esparruan Espainiari esleitutako funtsen % 30 baino gehiago ordaindu du Batzordeak, hau da, 38.000 milioi euro baino gehiago, aurrefinantzaketa barne. Hemen duzu Espainiako Suspertze eta Erresilientzia Planari buruzko informazio gehiago.