Eskualdeetako Lantaldearen mintegi batean parte hartu du Alemanian, eta sektorearen eraldaketan genero berdintasuna ere defendatu du.
Nafarroako lehendakari María Chivite Navascuések ikuspuntu sozialean ardaztutako industriaren eraldaketa digital eta jasangarri baten aldeko apustua egin du gaur goizean, Europar Batasuneko Eskualdeetako Lantaldeak (EL) antolatutako mintegi batean.
María Chivitek, gaur egun Europako Automobilgintzako Eskualdeen Aliantzako (ARA) buru baita, hasiera eman dio Chemnitz hiri saxoian egiten ari diren mintegiari, non Europar Batasuneko industria trantsizioaz ari baitira. Eskualdeetako Lantaldeko ECON Batzordeak (Politika Ekonomikoaren Batzordea) Alemaniako hiri hori aukeratu du, azken urteetan industria automotrizaren eraldaketa berdeari ekin dion eskualdea delako eta eredugarri izan daitekeelako automozioaren arloan buru diren gainerako eskualdeentzako.
Bere hitzaldian, Chivite lehendakariak azpimarratu du trantsizio horren erronka ekonomiko eta sozialak “digitalizazioan eta jasangarritasunean” oinarritu behar direla, baina kontuan hartu behar dutela “gizarte eta lurralde kohesioa eta berdintasuna”.