EBko hainbat herrialdetako unibertsitateen arteko programa boluntario bat da, EB guztian onartuko dena. Batzordeak neurri multzo bat aurkeztu du, goi mailako ikasketa zentroen arteko mugaz haraindiko lankidetza bultzatzeko.

Europako titulu horrek ikasleen mugikortasuna bultzatuko du eta tituludunak erakargarriagoak izanen dira enplegatzaileentzat.  Aldi berean, lan merkatuaren eskaria asetzen lagunduko du eta, azken batean, Europaren lehiakortasuna bultzatuko.

Neurri multzo horrek hiru ekimen jasotzen ditu, gradu, master edo doktoregoko titulazio bateratuen programa lehiakorrak sortzeko oztopo juridiko eta administratiboak gainditzeko asmoz. Eta are garrantzitsuagoa dena, hori guztia egiten dute erabat errespetatuz bai unibertsitateen autonomia bai EBko herrialdeek eta eskualdeetako gobernuek goi mailako irakaskuntzan dituzten eskumenak.

Informazio gehiago