Batzordeak jakinarazpen bat egin du erakundea handitu aurreko politiken erreformei eta berrikuspenei buruz.

Dokumentu hori lagungarria da, EBk Batasun zabaldua prestatzeko egin beharko dituen barne-erreformei buruz gauzatzen ari den eztabaidarako. Izan ere, aztertzen ditu EB handiago batek lau eremu nagusitan (balioak, politikak, aurrekontua eta gobernantza) izanen dituen inplikazioak, eta oinarriak ezartzen ditu handitu aurreko politikak berrikusteko, von der Leyen presidenteak 2023an Batasunaren egoerari buruzko hitzaldian iragarri bezala.

EB zabaldu ahala sakondu egin behar da. Biharko Batasunerako prestatzen hasi behar dugu gaur, eta handitzea erabili, aurrerapenaren katalizatzaile gisa. Europa osoak irabazi du handitzearekin. EB munduko merkatu integratu handiena bihurtu du. Merkataritza eta finantza-fluxuak hedatu ditu, eta, horrela, EBko eta herrialde atxikietako hazkunde ekonomikoari lagundu dio, eta EBk munduko gaietan duen pisua indartu du.

Informazio gehiago