Bruselako hemizikloan iragarriko da zer filmek irabazi duen 2024ko LUX saria, eta bertan izanen dira hautatutako bost filmen eta eurodiputatuen ordezkariak.
Ekitaldia Europako Parlamentuan eginen da, eta bertan egonen dira eurodiputatuak, zinemagileak eta herritarrak, eurodiputatuek zein ikusleek irabazle izendatuko duten filma iragartzeko.
Ekitaldira joan nahi baduzu, eman izena hemen, apirilaren 8a baino lehen.
1.200 bisitari inguruk eman zuten izena 2023an, Bruselako hemizikloko sari-banaketako ekitaldira joateko.
Sariaren irabazlea batera hautatzen dute eurodiputatuek eta ikus-entzuleek, puntuazioen bidez. Puntuazioetako bakoitza azken emaitzaren % 50 da. Lehiaketak europarrak bultzatzen ditu 2024ko apirilaren 14ra arte filmak puntuatzera bost izarrez, gehienez. Filmak puntuatzeko, bisitatu LUX sariaren webgunea.