Erabakiaren ondorioz laguntza gehiago emanen zaizkie turismoarekin lotutako sektoreei, hots, bidaiarien garraioan ari direnei, turismo-operadoreei, hotelei, kanpinei, bidaia-agentziei eta ibilgailuen alokairuan ari direnei
Nafarroako Gobernuak 6,3 milioi euro ditu, turismoarekin lotutako enpresetan energia-efizientziako proiektuak finantzatzeko. Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak eta Mikel Irujo Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak Foru Komunitateko turismo-enpresetan energia-efizientziako eta ekonomia zirkularreko proiektuak egitea finantzatzeko laguntzen deialdia aurkeztu dute gaurko prentsaurrekoan. Deialdi horren helburua da jarduera-sorta zabaltzea eta turismo-sektoreko establezimendu gehiagori mesede egitea.
Laguntzen deialdia Europar Batasunak (Next Generation) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan sartzen da, 14. Osagaian; osagai horrek barnean ditu turismoaren arloa modernizatzeko inbertsioak. Deialdiak Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren lankidetza du, tramiteei begira.