Ingurumen arloko 8. Ekintza Programaren tarteko berrikuspena argitaratu du Batzordeak; txostenak erakusten du EBren helburuak Europako Itun Berdearen esparruan lortzen ahal direla, aurreikusitako neurriak erabat aplikatzen badira. Tarteko txostenak azpimarratzen du garrantzitsua dela klima eta ingurumen arloko helburuak lortzea, ondorio ekonomiko eta sozial positiboak ere badituztelako, esaterako, hobekuntzak lortzeko ongizate edo osasun arloan, erresilientzian edo horniduraren segurtasunean.
Europako Itun Berdean oinarrituta, Ingurumenaren arloko 8. Ekintza Programa (IEP) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren erabakia da, eta ingurumen eta klima arloko politika gaietarako jarduketa esparrua ezartzen du. Sei helburutan egituratuta dago, gaien arabera banatuak, 2030erako lehentasuna dutenak, eta epe luzerako lehentasunezko beste helburu bat du 2050erako: “Ongi bizitzea, planetaren mugen barruan”. Halaber, helburu horiek inplikatutako eragile guztientzat modu koherente eta koordinatuan lortzeko baldintza egokiak identifikatzen ditu. Bitarteko berrikuspena nahitaezko urratsa da Ekintza Programan. Batzordeak beste ebaluazio sakon bat eginen du programak irauten duen bitartean, eta 2029an azken ebaluazioa eginen du.
Bitarteko berrikuspena Ingurumen Kontseiluaren hurrengo bileran aurkeztuko die Batzordeak ministroei, martxoaren 25erako aurreikusten baita.