Martxoaren 18an eta 19an, Europako Batasun osoko toki eta eskualde mailako erakundeetako milaka ordezkari hautetsi bilduko dira Mons hirian, beren ikuspegiak eztabaidatzeko, eskualdeek eta hiriek Europaren etorkizunaren eraketan duten zereginari buruz. Oraingoan, #CohesionAlliance-k deialdi publiko bat eginen du “2027tik aurrera inor atzean utziko ez duen kohesio-politika berritua” lortzeko.

Europako Parlamentuko diputatu berriak hautatu aurreko egunetan, #CohesionAlliance izena duen erakundeak Europako instituzioei eta gobernu nazionalei eskatuko die EBren agenda orokor bat egin dezaten, erdi-erdian jarrita gizarte, ekonomia eta lurralde arloetako kohesioa indartzea, izan ere, heldu diren hauteskundeetan hautatuko diren eurodiputatuek funtsezko zeregina izanen baitute, datozen bost urteetan, Europaren integrazio prozesuaren garapenaren zehaztapenean.

Martxoaren 18an, 17:30ean (CET), #CohesionAlliance-k goi mailako eztabaida antolatu du EBko eskualdeen eta hirien arteko elkarte nagusien ordezkariekin, Europa indartsuago eta bateratuago bat lortzeko ekonomia, gizarte eta lurralde mailako kohesioak duen garrantzia eztabaidatzeko. Eztabaidaren lekuko izanen dira Kohesiorako eta Berrikuntzarako Ordezkari Elisa Ferreira, Younous Omarjee, REGI Batzordearen Buru Europako Parlamentuan, eta Vasco Alves Cordeiro, Eskualdeen Batzorde Europarreko burua. Abiapuntua Kohesio Politikaren etorkizunari buruz Goi Mailako Espezialisten Taldeak argitaratu berri duen txostena izanen da, eta talde horren buruak, Andrés Rodríguez Pose irakasleak, parte hartuko du eztabaidan.

Agenda

Erregistroa

Webgunea