Europa Hurbilago Programaren VI. edizioak ateak ireki dizkie, aurten ere, Europako ekosistema eta horrek eskaintzen dituen aukera guztiak zuzenean ezagutu nahi dituzten Nafarroako enpresa ertain eta txikiei, Enterprise Europe Network sareak Nafarroan dituen nodoekin batera.

Aurretiko prestakuntza: 2024ko apirila/maiatza (oraindik zehaztu gabe)
Bruselarako bidaia: 2024ko maiatzaren 27tik 30era

INSKRIPZIOA MARTXOAREN 26A BAINO LEHEN.

Brusela da nazioarteko erakunde, enbaxada eta elkarte gehienen egoitza. Europa Hurbilago programaren helburua da, hain zuzen ere, enpresak erakunde horietara hurbilaraztea eta Europako Batasuneko funtsak lortzeko Nafarroako erakundeen itzulera hobetzeko proposamenak egiten laguntzea.

Enterprise Europe Network (EEN) sareak sustatzen duen Programaren seigarren edizioa eginen da aurten; sare horren Nafarroako nodoak dira AIN eta Nafarroako Unibertsitatea, eta lankide izan dituzte Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusia eta Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkaritza. Extremadurako eta Errioxako autonomia erkidegoetako nodoek ere parte hartuko dute edizio honetan.

Programak bi zati izanen ditu:

  • Alde batetik, bidaiaren aurreko prestakuntza presentziala antolatzen da, Europako proiektuetarako proposamenak prestatzeko gaien inguruan. Jardunaldi honek batez ere ikuspuntu praktikoa izanen du, Nafarroako Enpresa Txiki eta Ertain guztiei irekia da doan, eta Bruselara joan nahi duten enpresek nahitaez parte hartu beharko dute. Prestakuntza saioa AIN erakundearen egoitzan izanen da apirilaren amaieratik maiatzaren erdialdera, eta egun osoa iraunen du (informazio gehiago aurki).
  • Bruselarako bidaia maiatzaren 27tik 30era eginen da; Europako Batzordea eta instituzio europarrak nahiz belgikarrak bisitatuko dira eta Europako finantziazio tresnei eta instrumentuei buruzko hitzaldiak eta Belgikako erakundeekiko B2B topaketak izanen dira. Europa Hurbilago programaren agenda itxia da parte-hartzaileentzat, eta agendaren zati bat zabalik dago elkarrizketa eta bileretarako, berariaz enpresa bakoitzerako.

Bidaia mugatu da, helbide fiskala Nafarroan duten 10 enpresentzat. Lehentasuna emanen zaie irizpide hauek betetzen dituzten enpresei:

  1. Enpresa txikia edo ertaina izatea.
  2. Proiektu europarren deialdi batera aurkezteko asmoa izatea.
  3. Aurreko deialdietan parte hartu ez izana.

Aurreko urteetan bezala, Nafarroako Gobernuko Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiak laster irekiko du 2024ko “Europa Hurbilago Programarako laguntzak” diru-laguntzaren deialdia, Bruselarako bidaia eta beste ekintza batzuk finantzatzen laguntzeko, esaterako, Europako proiektuen deialdi batean aurkeztu beharreko proposamena idazten laguntzeko aholkularitza kontratatzea. Joan den urteko deialdia kontsultatzen ahal duzue hemen.

Aurreko urteko edizioaren bideoa