Europako Batzordeak Berrikuntzaren Europako Hiriburua (iCapital) sarien hamargarren edizioa jarri du abian.  Herritarrei onura ekartzen dien berrikuntzan aitzindariak diren Europako hiriak aintzatesten dituzte sari horiek. Hautagaitzak aurkezteko epea hurrengo ekainaren 18an, 17:00etan (CET), bukatzen da.

iCapital sariak Europako Berrikuntzaren Kontseiluak (EIC) sustatzen ditu Europa Horizontea programaren esparruan, eta saritu nahi dituzte beren gobernu jardunbideak esperimentaziorako irekitzen dituzten hiri europarrak, era horretan inspirazioa eskaintzeko beste hiri batzuei, herritarrei onura ekartzen dien teknologia erabil dezaten.

Lehiaketa honek guztira sei sari emanen ditu, bi kategoriatan: Berrikuntzaren Europako hiriburua eta Europako hiri berritzaileena. Lehenengo kategoriako hautagaiak izan daitezke 250.000 biztanletik gorako hiriak, EBko estatu kideetakoak eta Europa Horizonteari lotutako herrialdeetakoak; bigarren kategorian, berriz, 50.000 eta 250.000 biztanle arteko hiriak izan daitezke hautagai.

Informazio gehiago