Europa osoko 150 herritar bildu dira energiaren erabilera nola murriztu eztabaidatzen jarraitzeko.

Martxoaren 15ean, arratsaldean, mundu akademikoko ordezkariekin eta adituekin hitz eginen dute, efizientzia energetikoak EBn dituen oztopo eta bultzatzaile nagusiei buruz. Martxoaren 17an, herritarrek konponbideen inguruko lehen ideiak aurkeztuko dituzte, aurreko egunean prestatu ondoren, eta gehiago garatuko dituzte panelaren hirugarren saioan.

Hortik panela amaitzen den arte, apirilean, herritarrak ados jarriko dira, Europako Batzordeari aurkeztuko zaizkion eta EBren politiketan eragina izanen duten gomendioen inguruan.

Martxoaren 15eko (ostirala), 14:45ean, eta martxoaren 17ko (igandea), 12:40an, osoko bilkurak zuzenean transmitituko dira EBko hizkuntza guztietan:

https://player.clevercast.com/?account_id=WE5XLa&event_id=AZza4M