Kontseiluak akordio bat lortu du EBren 2025eko aurrekonturako orientabideei buruz. Onetsitako jarraibideek orientazio politikoa emanen diote Batzordeari, datorren urterako aurrekontua prestatzeko.
Ondorioetan, Kontseiluak azpimarratu du EBren 2025eko aurrekontua funtsezkoa dela Batasunak adostu dituen epe luzerako helburuak eta lehentasun politikoak garatu eta lortzeko.
Kontseiluak berriz ere berretsi du EBk konpromisoa duela, bere bazkideekin batera, Ukrainari finantza-laguntza ematen jarraitzeko, behar den denboran, eta epe luzera suspertu eta berreraikitzeko gaitasuna babesteko. Azpimarratu du garrantzitsua dela 2025eko aurrekontuak Batasunak Ukrainarekin duen elkartasuna erakusten jarraitzea eta lotutako krisiei erantzutea.
Kontseiluaren ustez, 2025eko aurrekontuak errealista izan behar du, benetako premietara egokitu behar du, aurrekontu zuhurra bermatu behar du, eta marjina nahikoak utzi behar ditu urte anitzeko finantza-esparruaren gehieneko mugen barruan, ustekabeko egoerei aurre egiteko eta Batasunaren erronkei heltzeko.