Roberta Metsola lehendakariak Elkar Ulertzeko bi Memorandum sinatu zituen asteazkenean, 2024ko Europako hauteskundeei begira lankidetza hobetzeko.

Elkar Ulertzeko bi Memorandumek zehazten dute datorren ekainaren 6tik 9ra eginen diren Europako hauteskundeei begira erakundeen arteko lankidetza funtsezko zer arlotan indartu eta areagotuko den. Arlo horien artean, komunikazio eta dibulgazio jarduerak sartzen dira, eta herritarrak inplikatzeari eta erabakiak hartzeko Europako prozesuak sakonago ulertzeari dagokienez komunikazioa eraginkorra izatea funtsezkoa dela azpimarratzen da.

Akordio horiek Europako Parlamentuaren eta haren kide instituzionalen arteko lankidetza indartuz Europako hauteskundeei eta botoaren bidez demokratikoki parte hartzeari buruzko kontzientzia zibikoa areagotzeko pauso esanguratsu bat dira.

Informazio gehiago