Taberna lehendakariordea gazteak mobilizatzeko sortutako elkarte europazale eta apartidista horretako hogei bat kiderekin bildu da.
Equipo Europa elkarteko hogei bat kideri harrera egin die gaur arratsaldean Felix Taberna lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak. Gazteek politikan parte hartzearen garrantziari, berdintasunaren aldeko borrokaren bilakaerari eta Nafarroak Europan duen rolari buruzko iritziak trukatu dituzte harekin.
Equipo Europa gazte elkartea da, europazalea, apartidista, irabazi asmorik gabea, #EstaVezVoto (Oraingoan bozkatuko dut) kanpainaren ondorioz sortua. Kanpaina hori Europako Parlamentuak bultzatu zuen, 2019ko Europako hauteskundeetan parte hartzea sustatzeko. Handik aurrera, 14 eta 30 urte bitarteko gazte talde egonkor bat eratu zen. 18 eskualde ordezkaritza, Espainian eta Estatutik kanpo 4.800 bazkide eta sare sozialetan 20.000 jarraitzaile ditu. Gazteentzat Europar Batasuna hurbilagoa izatea eta politikan parte har dezaten sustatzea du helburu.
Taberna lehendakariordeak eta Miguel Moreno Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren zuzendari nagusiak egin diote harrera Equipo Europa elkartearen ordezkaritzari. Nafarroako Jauregia bisitatu ondoren, bilera bat egin dute, zeinetan gaurkotasuneko hainbat gai eztabaidatzeaz gain, Foru Erkidegoak Europan eta Europak Foru Erkidegoan duten presentzia baloratu baitute.