Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuak 1.000.000 euroko dirulaguntza eman dio San Martin Unxeko Udalari, Europako funtsetatik, enoturismoan oinarritutako Jasangarritasun Turistikoko Plana garatzeko.

Planak Next Generation funts europarrak jaso ditu, eta aukera paregabea da oso biztanle gutxi (400 biztanle baino gutxiago) dituen herri batentzat, destino turistikoa izan nahi baitu. “Erriberri eta Uxue herri ospetsu eta bisitatuen artean kokatua, San Martin Unx pasagunea izan da beti, eta orain destino turistikoa ere izan nahi dugu”, azaldu du alkateak bisitaldian. Izan ere, Espainiako udalerririk txikiena da 2022ko Jasangarritasun Turistikoaren Plan Nazionaletik finantzaketa lortu dutenen artean.

Informazio gehiago