Europako Parlamentuak joan den ostegunean onetsitako erregelamenduak EBren nortasun digitalaren zorroaren esparrua ezartzen du. Online identifikazioa eta autentifikazioa ahalbidetuko ditu, herritarrei zerbitzu publiko eta pribatuetarako mugaz gaindiko sarbide digitala emateko, bai eta dokumentuak elektronikoki biltegiratu, partekatu eta sinatzeko ere. Orain, Kontseilu Europarrak formalki onetsi beharko du testua.
Europako nortasun digitalaren zorroari esker, ez da beharrezkoa izanen hornitzaile komertzialengana jotzea, horrek kezkak sortzen baititu konfiantzaren, segurtasunaren eta pribatutasunaren aldetik. Gainera, borondatez erabiliko da.
Negoziazioetan, eurodiputatuek xedapenak proposatu zituzten herritarren eskubideak babesteko eta sistema digital inklusiboa sustatzeko, zerbitzu hori ez erabiltzea erabakitzen dutenak ez diskriminatzeko.