Administrazio publiko digital interkonektatuen sare bat sortzeko eta Europako sektore publikoaren eraldaketa digitala bizkortzeko, Kontseiluak erregelamendu berri bat onetsi du, EB osoan sektore publikoaren elkarreragingarritasun-maila handia bermatzeko neurriei buruzkoa (Europa Elkarreragileari buruzko Erregelamendua).
Erregelamendu-proiektuaren xedea da lankidetza-esparru berri bat ezartzea EBko administrazio publikoentzat, zerbitzu publikoen mugaz gaindiko prestazioaren arintasuna bermatzeko eta laguntza-neurriak ezartzeko, zeinek berrikuntza sustatuko baitute eta gaitasunak eta ezagutza-trukea hobetuko baitituzte.
Erregelamendu berriak elkarreragingarritasunaren gobernantza-egitura bat ezarriko du, elkarreragingarritasun-irtenbide partekatuen ekosistema bat sortzeko EBko sektore publikorako, zehazki proben gune kontrolatuei esker. Horrela, EBko administrazio publikoek irtenbide horietan laguntzen ahal dute, eta konponbide horiek berrerabili, elkarrekin berritu eta balio erantsia sortu.