Genero-berdintasuna lortzea oinarrizko printzipioa eta helburu negoziaezina da Europar Batasunarentzat. Izan ere, munduko liderrak gara: Genero-berdintasunari dagokionez, munduko lehenengo 20 herrialdeetatik 14 EBko herrialdeak dira. Baina oraindik asko dago egiteko.

 

Emakumeek ordezkaritza txikia izaten jarraitzen dute zuzendaritza-postuetan, eta etxean gizonek baino lan-karga handiagoa dute oraindik. Eta gehiago egin behar da, pertsona guztiak, haien aniztasun osoan, indarkeriarik eta estereotiporik gabe bizi daitezen.

Egoera hori aldatzeko, Europako Batzordeak hainbat ekimen eta proposamen aurkeztu ditu, lagungarri izanen direnak gizarte berri bat sortzeko, non pertsona guztiek esaten ahalko duten aukera berdintasunean bizitzeko eta aurrera egiteko gai direla benetan.

Informazio gehiago