Europako Batzordearen Ikerketa Zentro Bateratuak (JRC, Joint Research Centre) energia-kontsumoaren atlas bat sortu du, bereizmen handikoa, Europar Batasunaren etorkizuneko energia-azpiegiturei forma emateko. Atlas berriak energia-eskariari buruzko datuak dauzka eta 2050era arteko eszenatoki energetikoak aztertzen ditu.

EBko bereizmen handiko atlas energetikoa datu-multzo berri bat da eta datu horiek JRCren Industria eta Energiaren Geografia Laborategian (EIGL) integratuak daude. Tresnak energiari loturiko datuak aurkitu, iragazi eta mapatzen ditu. Atlas berriak, beste datu-multzo batzuekin batera uztarturik, handitu egiten du Industria eta Energiaren Geografia Laborategiak espazioa analizatzeko daukan ahalmena.

EBk konpromisoa hartu du erabateko deskarbonizazioa lortzeko 2050erako. Horretarako, besteak beste, elektrifikazioa handituko da, energia-eraginkortasuna hobetuko, eta hidrogenoa eta karbono-isuri txikiko beste bektore energetiko batzuk erabiliko dira.

Mapa interaktiboa