EBk laguntza emanen die estatu kideetako babes zibileko agintariei, EBko Babes Zibileko Mekanismoan parte hartzen duten estatuetako agintariei eta Georgiako eta Kosovoko agintariei[1], hondamendiei aurre egiteko erresilientzia helburuak lortzeko ahalmena indartu dezaten. Horretarako hasierako finantzaketa 6 milioi eurokoa da 2024rako.

Europako Batzordeak finantza-laguntzarako tresna berri bat jarri du abian babes zibileko agintari nazionalentzat. Hiru urteko fase pilotu batekin hasiko da, eta haren helburua da EBn eta EBtik kanpo gertatzen diren hondamendiei aurre egiteko prebentzioa eta prestakuntza hobetzea.

Hondamendien Prebentziorako eta haien aurrean Prestatzeko Laguntza Teknikoa Finantzatzeko Tresna deritzo, eta haren bidez babestuko dira hondamendiei eta klimak eragindako arazoei aurre egiteko erresilientziaren arloko proiektuak, azterlanak eta prestakuntza-saioak. Halaber, herrialdeen artean hondamendi-arriskuaren kudeaketari buruzko ezagutzen trukea sustatuko du. Munduko Bankuak gauzatuko ditu jarduerak, eta Europako Batzordearen finantzaketa izanen du.

Finantzaketa-tresna horri esker, babes zibileko agintariek hondamendiei aurrea hartzeko gaitasun tekniko handiagoa izanen dute, eta hondamendi bat gertatzen denean hobeto hornituta egonen dira.

Informazio gehiago