Proiektuak berrikuntza sakoneko prozesuak bizkortu nahi ditu, kontsumitzailea ardatz duen berrikuntza zirkularreko prozesu bat indartuz, berrikuntza sakonek ingurumena errespeta dezaten eta kontsumitzaile eta inbertitzaileendako errentagarriak eta erakargarriagoak izan daitezen.
DRIVE 0 kontzeptuak oinarri ditu berrikuntza sakon eta zirkularreko konponbideak garatzea eta kontsumitzailea ardatz duten negozio-ereduak babestea, ingurune errealak aztertu eta frogatzeko baliatuko diren 7 kasu espezifikotan. Hautaturiko kasuak prestatzen ari dira eta bakoitzak tokiko bultzatzaile espezifiko bat izanen du berrikuntza holistiko eta zirkular sakon baterako; hala, “kasu bakoitzaren erronka eta zeregin espezifikoak” finkatu dira, baita kasu bakoitzaren errendimendu-adierazle berariazkoak ere.
EBren barnean, erauzitako material guztien % 50 baino gehiago eraikuntzaren sektorean erabiltzen da. Hortaz, erabakigarria da baliabide naturalen ustiapena eta alboko ingurumen-inpaktua mugatzea. Horretarako, energia berriztagarrien teknologiak erabil daitezke, eta baliabideak eta materialak berrerabili eta birziklatu. Beharrezkoa da birgaitze-prozesu integralagoetara eta zirkularragoetara jotzea, Europako higiezinen parke osoa mailaz maila deskarbonizatzen laguntzeko.