Nafarroako Gobernuko eta nekazaritza-erakundeetako ordezkariek informazioa kontrastatu dute eta baterako azterketa egin dute EBko Nekazaritzako Ministroen Kontseiluak joan den astelehenean Bruselan egin zuen saioari buruz. Bilkura horretan NPEaren aplikazioa malgutzeko proposamen batzuk egin zituzten.

Bruselatik datozen neurri zehatz batzuk dira, besteak beste, honako hauek: nekazaritzako ustiategi zehatz batzuetarako baldintzazkotasun indartuko arauak kentzea; nekazaritza-eta ingurumen-baldintza egokien arauak sinplifikatzea (batez ere, laboreen txandakatzeari edo azalera ez-produktiboei dagokienez); nekazaritzako ustiategien koaderno digitalaren erabilera borondatezkoa izatea edo elikadura-kateari eta merkataritza jardunbide desleialei buruzko Europako zuzentaraua aldatzea.

Landa Garapeneko kontseilariak eta nekazaritzako sindikatuek, orobat, honako gai hauek kontrastatu dituzte: Foru Gobernuak iragan otsailaren 19an Nekazaritzako Kontseilu Autonomikoari helarazi zizkion proposamenak NPE aldatzeko eta malgutzeko; proposamen horiei egindako ekarpenak, nekazaritza-erakundeek onetsi baitzituzten, eta neurri horiek geroago Nekazaritza eta Elikadura Ministerioarekin garatzeko egin behar diren zehaztapen-lanak, Europako Batzordeak iragarritako erabakien arabera.

Informazio gehiago