EBko guztizko energia kontsumo gordinaren erdia, gutxi gorabehera, berokuntza eta hozte sistemei dagokie. Berokuntza eta hozte sistemetan energia berriztagarrietatik datorren energiaren ehunekoak gorantza jarraitu zuen 2022an: % 24,8 izan zen EBko batezbestekoa; hau da, ehuneko 1,8 puntu gehiago, 2021. urtearekin alderatuta (% 23). Europako Batzordeko Europako Estatistika Bulegoak (Eurostat) bildutako datuak dira.
10 urtean, energia berriztagarrietatik datorren energiaren batez besteko proportzioa, % 18,6tik % 24,8ra igo zen (ehuneko +6,2 puntu) berokuntza eta hozte sistemetan. Hala ere, Eurostaten arabera, bultzada handiagoa behar du, beteko badira iturri berriztagarrietatik lortutako energiaren erabilera sustatzeari buruzko 2023/2413 (EB) Zuzentarauaren helburu berriak. Zuzentarau horrek estatu kideei eskatzen die berokuntza eta hozte sistemetan energia berriztagarrien urteko batez besteko kuota igo dezatela gutxienez ehuneko 0,8 puntu 2021etik 2025era, eta gutxienez ehuneko 1,1 puntu, 2026tik 2030era.