Europako Exhaustion proiektuak estrategiak diseinatzen ditu bero boladek eta airearen kutsadurak pertsonen osasunean duten inpaktua murrizteko. Ekimen honen emaitzen artean, urtarrilean bukatu baitzen, tresna interaktibo bat aurkeztu dute; tresna horrek Europar Batasuneko hiri-inguruneetako pertsonen osasunean aldaketa klimatikoak duen inpaktuari buruzko proiekzioak erakusten ditu.
Tresna horrek etorkizunean Europako hirietako biztanleen hilkortasunean eragina izan dezaketen zenbait gertakariren inpaktua bistaratzen du. Zehazki, emisioen eta politiken etorkizuneko eszenatoki klimatikoak dira, Klima Aldaketari buruzko Adituen Gobernuarteko Taldeak definitzen dituenak eta “Bide Sozioekonomiko Partekatuak” eta “Kontzentrazio Adierazgarriko Bideak” izenez ezagutzen direnak.
854 hiriren datuak ematen ditu, 1990-2019 aldi historikoa eta 2020-2099 proiekzio aldia kontuan hartuz. Herrialde edo komunitateei ingurune aldakorretara egokitzen eta, azken batean, osasunerako arriskuak murrizten laguntzen dieten politikek duten garrantzia azpimarratzen du.