Bat egin Europako Hiri Ekimenaren 2024ko martxoaren 11ko online ekitaldiarekin, 14:00etatik 16:00etara, hirien arteko trukeei buruz informatzeko eta proiektukidea aurkitzeko.

Elkarreragin handiko ekitaldi horretan, honako hau egin dezakezu:

– hirien arteko trukea eta Europako Hiri Ekimenak hiriei egiten dien eskaintza ezagutzea. Ekimenak hiri agintariak harremanetan jartzen ditu hiri garapen jasangarriarekin lotutako arazo espezifikoak konpontzen esperientzia duten beste batzuekin.

– zerbitzuaz baliatu diren hiriko profesionalen testigantzak entzutea: Oulu (FI) eta Fuenlabrada (ES) hirien ordezkariak.

– konexioak sustatzea. Web mintegiak sareak sortzeko gune bat ezarriko du, eta parte hartzaileen arteko parekatzea eta hirien arteko truke-eskaerak erraztuko ditu.

Eman izena orain Europako Hiri Ekimenaren webgunean, inskripzioan adierazitako interes tematikoetan oinarritutako parekatzeak ezagutzeko eta proiektukidea aurkitzeko: City-to-City Exchanges: online matchmaking event.

Europako Hiri Ekimenaren hirien arteko truke zerbitzua ekimen horren gaikuntza eskaintzaren parte da, hiriek hiri garapen jasangarriko politikak, estrategiak eta praktikak modu integratuan eta parte-hartzailean diseinatzeko dituzten gaitasunak hobetzeko eta areagotzeko. Argibide gehiago: Hirien arteko trukeak eta hirien gaitasunen garapena.

Informazio gehiago