Abian da “Youth4cooperation: lankidetzaren etorkizuna” deialdi berria.
Eremu paneuroparrean gazteekin lan egiten duen erakundea al zara? Interesatzen al zaizu eskualde politikaren eta lankidetzaren etorkizuna? Orduan, Europako lankidetzaren etorkizunari buruz gazteei kontsulta egiteko eta haien ahotsa entzunarazteko aukera duzu.
Hautatuko diren hiru erakundeek 10.000 euro jasoko dituzte tresna digitalak erabiltzeko, hala nola sare sozialak, inkestak eta online tailerrak, gazteei kontsultak egiteko, Eskualdeen Zuzendaritza Nagusiak prestatutako galdera batzuetan oinarrituta. Kontsulten emaitzek Batzordearen hurrengo proposamena elikatuko dute.
Aurkeztu zure eskaera apirilaren 3a baino lehen, eta lagundu gazteen hitza entzunarazten.