Interreg Eremu Atlantikoa programak proiektuen bigarren deialdia eginen du. 4. lehentasunera bideratzen da, eta Eremu Atlantikoan ingurumen lankidetzan eta gobernantzan aurrera egitera. Helburu orokorra da proiektuen emaitza baliotsuen ikusgarritasun handiagoa eta ebaluazio hobea ematea, gobernantza sareak edo ekimenak elikatuz edo sortuz, politika eta erabaki publikoetan eragiteko eta arduradun politikoak inspiratzeko.

Martxoaren amaieratik aurrera, deialdiak alderdi interesdunak gonbidatuko ditu programaren 4. lehentasuneko helburuekin bat datozen proiektu proposamenak aurkez ditzaten, ISO1 edo Interreg programaren 1. helburu espezifikoaren gainean (“Espazio Atlantikoan lankidetzarako gobernantza hobea”), laster eskuragarri egonen diren erreferentziako zehaztapen espezifikoak kontuan hartuta.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak gutxi gorabehera 3,75 milioi eurorekin finantzatzen du deialdia, eta guztira 4,05 milioi euroko finantzaketa du. Deialdiak aukera nabarmena eskaintzen du Eremu Atlantikoan maila politikoen arteko koordinazioa hobetzeko eta agintarien gaitasun instituzionala handitzeko. Eskualde Garapeneko Europako Funtsak finantzatutako kopurua kontuan harturik, bakarrik proiektu bat hautatuko da.

Informazio gehiago