Azterlan batek merkataritza libreko hamar akordioren inpaktua ebaluatu du (duela gutxi sinatutako akordioak edo negoziazio-fasean daudenak) eta baieztatu du EBren merkataritzaren arloko enfokeak aukera berriak ematen dizkiela nekazaritzako elikagaien Batasuneko esportatzaileei. Lehentasunezko merkataritza-harremanetan parte hartzeak inportazio-iturriak dibertsifikatzen ditu, eta, horrela, EBko elikagaien hornidura-kateen erresilientzia hobetzen da.

Lehentasunezko merkataritza-harremanen bidez merkatu berriak garatzeak EBri lagunduko dio bere posizioa finkatzen nekazaritzako elikagaien munduko esportatzaile nagusi gisa. Horren adierazle da, hain zuzen, 2022an, EBko nekazaritzako merkataritza-balantzea positiboa izan zela, eta 58. 000 milioi eurora iritsi zela. Orain gutxi egin da txosten bat EBko nekazaritzako elikagaien merkataritzaren dibertsifikazioari buruz, eta txosten horrek erakutsi du EB munduko esportatzaile nagusietako bat eta nekazaritzako elikagaien inportatzaile nagusietako bat dela, eta horri esker merkataritzaren arloko harreman orekatuak eta aldekoak dituela hirugarren herrialdeekin.

Informazio gehiago