Europar Batasuneko Kontseiluaren Belgikako lehendakaritzak eskatuta, Eskualdeetako Lantaldea irizpen bat prestatzen ari da, Apuliako Eskualde Kontseiluko lehendakari eta kide den Loredana Capone txostengilearen zuzendaritzapean, gai honi buruz: “Zer zeregin dute tokiko eta eskualdeko erakundeek ekonomia zirkularrerako trantsizioan?”.

Alderdi interesdunei egindako kontsulta honen bidez, txostengileak ekarpenak jasoko ditu irizpen-proiektua prestatzen laguntzeko. Txostengileak alderdiak bultzatu nahi ditu gai hauei buruz hausnar dezaten, eredu zirkular bati dagokionez:

– Tokiko alderdi interesdunei laguntzea

– Tokiko estrategiak garatzea

– Maila anitzeko elkarrizketa, parte hartzea bermatuko duena ekonomia zirkularreko eta “bidezko trantsiziorako” ekimenetan

– Kontratazio publiko zirkularra/berdea, tokiko eta eskualdeko erakundeentzat: aukerak eta erronkak;

– Finantzaketa-tresnak hobeki lerrokatzea tokiko ekintza-plan globalekin.

Aurreikusita dago 2024ko apirilaren 11n egitea azken eztabaida, eta irizpen-proiektua onartzea, Eskualdeetako Komiteko Ingurumen, Klima Aldaketa eta Energiaren Batzordeak eginen duen bileran. Irizpena Eskualdeetako Lantaldearen osoko bilkuran onartzea espero da, 2024ko ekainaren 19an eta 20an.

Ekarpenak Epemuga: 2024ko otsailaren 29a (eguerdia)

Ekarpen bat aurkeztu nahi baduzu idatziz, txostengileak kontuan hartu dezan, bidali helbide honetara otsailaren 29ko eguerdia baino lehen: Kyriakos.Gialoglou@cor.europa.eu.