Kontseiluko eta Europako Parlamentuko negoziatzaileek behin-behineko akordio politikoa lortu dute gaur, erregelamendu baten bidez lehen ziurtapen-esparrua ezartzeko EB mailan karbonoa ezabatzeko xedez. Borondatezko esparru horren helburua da EBn kalitate handiko jardueren hedapena erraztea eta bizkortzea karbonoa ezabatzeari eta lurzoruaren isuriak murrizteari dagokienez.
Erregelamendua, indarra hartzen duenean, lehen urratsa izanen da EBko legerian esparru global bat ezartzeko, karbonoa ezabatzeari eta lurzoruaren isuriak gutxitzeari dagokienez, eta EBk 2050ean klima-neutraltasuna lortzeko helburuari lagunduko dio, klimari buruzko Europako legerian ezartzen baita asmo handiko helburu hori.
Behin-behineko akordioa orain Kontseiluko estatu kideen ordezkariek (Coreper) eta Parlamentuko Ingurumen Batzordeak onetsi beharko dute. Onetsiz gero, testua formalki onartu beharko dute bi erakundeek, legelari-hizkuntzalariek berrikusi ondoren, eta gero EBko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, indarra har dezan.