EBko erabiltzaileak dituzten online plataforma guztiek Zerbitzu Digitalen Legea aplikatzen hasi behar dute dagoeneko.

Otsailaren 17an, Zerbitzu Digitalen Legea –EBko arau-kode historikoa, online ingurunea seguruagoa, justuagoa eta gardenagoa izan dadin– EBko online bitartekari guztiei aplikatzen hasi zitzaien.

Zerbitzu Digitalen Legearen arabera, EBko erabiltzaileak babestuago egonen dira legez kontrako ondasun eta edukien aurrean, eta beste erabiltzaile batzuekin konektatzeko, informazioa partekatzeko edo produktuak erosteko erabiltzen dituzten online plataformetan beren eskubideak aitortuko zaizkie.

Batzordearen asmoa da 2024ko martxoan jarraibide batzuk ezartzea hauteskunde prozesuetan arriskua murrizteko neurriei buruz. Apirilean kontsulta publiko bat eginen da datuak eskuratzeko egintza delegatuari buruz; beranduenez uztailean onetsiko da, eta 2024ko urriaren jarriko da indarrean.  Maiatzean gardentasun-txostenen ereduei buruzko betearazpen-egintza bat onesteko asmoa du Batzordeak.  Eranskinean eskaintzen da behin-behineko egutegiari buruzko informazio gehiago.

Gehiago irakurri