Nafarroako lehendakari María Chivite Navascués Madrilen bildu da Industria eta Turismoko ministro Jordi Hereu i Boherrekin, eta, besteak beste, mintzagai izan dituzte Espainiako eta Nafarroako gobernuak sektoreko erronkei aurre egiteko prestatzen ari diren lege berriak, arlo horretako Europako funtsen exekuzio-egoera, eta enplegu eta prestakuntza arloetan dauden beharrak.  Bi mandatarien ustez eraldaketa digital jasangarria eta genero-ikuspegiduna bultzatu behar da.

Lehendakariak eskatu du kontuan hartzeko Nafarroako Enerclusterretik Wind Power Action Planari egin zaizkion ekarpenak; plan horrekin Europako Batzordeak energia eolikoaren eta haren balio-katearen aldeko apustua egin du, Europako trantsizio energetikorako eta autonomia industrial eta teknologikorako ezinbesteko bektoretzat jotzen baititu. Nafarroak Europako plan horri egindako ekarpena honako hauen bidez gauzatu da: Asociación Empresarial Eólica eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa.

Informazio gehiago