LIFE 2024ko proposamenetarako deialdiak 2024ko apirilaren 18an argitaratzekoak dira Funding & Tender Opportunities atarian.
CINEAk informazio-saio birtualak eginen ditu 2024ko apirilaren 23tik 26ra, LIFE 2024ko proposamenetarako deialdira aurkeztu nahi dutenendako. Hemen dituzu aurreko grabazioak LIFE YouTube kanalean.
Proiektuak hautatu eta adjudikatzeko irizpideak erabiliko dira LIFE deialdietara aurkezten diren proposamenak ebaluatu eta puntuatzeko.
Funding & Tender atarian hainbat argibide aurkituko dituzu dirulaguntza eskatu, ebaluatu eta sinatzeko prozesuari buruz, baita adituen lanari buruz ere.
Kontsulta ezazu eskatzaileei laguntzeko atala.
LIFE programak kanpoko aditu batzuk hautatzen ditu dirulaguntzen eskaerak, proiektuak eta lizitazioak ebaluatzen laguntzeko.
Energia iraunkorraren arloko ezagutzak eta esperientzia badituzu eta gogoa baduzu “Energia garbira jotzeko trantsizioa” izeneko LIFE azpiprogramara aurkezten diren proposamenak ebaluatzeko, erregistratu zaitez Europako Batzordeko aditu independenteen datu-basean.
Natura eta biodibertsitatearen, klimaren aldeko ekintzaren eta ekonomia zirkularraren arloetako ezagutzak eta esperientzia badituzu, eta ebaluatzaile lanetan jardun nahi baduzu LIFE azpiprograma batean (Natura eta biodibertsitatea, Ekonomia zirkularra eta bizi-kalitatea, Klima-aldaketa arintzea eta horretara egokitzea) erregistratu hemen zure interesa: hori Kanpoko kontsultatzaileak.
Ebaluatzaile adituek beren interesa erregistra dezakete LIFEren edozein azpiprogramatarako.