Batzordeak erregelamendu bat onetsi du, Europako nekazariak partez salbuesteko lugorriei buruzko baldintza betetzetik. Erabaki horrek jarraipena ematen dio Batzordeak urtarrilaren 31n aurkezturiko proposamenari eta komiteen bilkuretan estatu kideekin izandako eztabaidei. Erregelamendua bihar, otsailak 14, jarriko da indarrean, eta atzeraeraginez aplikatuko da urtarrilaren 1etik aurrera, urtebetez; hots, 2024ko abenduaren 31ra arte.
Salbuespen partzialak malgutasun handiagoa izateko eskaerei erantzuten dio, hala eskatu baitzuten estatu kideek, EBko nekazariek dituzten erronkei hobeki erantzuteko xedez.
Hala, ustiategiko laborantza-lurren % 4 lugorrira edo elementu ez-produktiboetara bideratu gabe ere, ulertuko da EBko nekazariek 8. NIBEa (nekazaritza- eta ingurumen-baldintza egokia) betetzen dutela baldin eta nitrogenoa finkatzen duten landareak edo tarteko laboreak hazten badituzte, produktu fitosanitariorik erabili gabe, laborantza-lurren % 4an. Hala ere, nahi duten nekazariek lugorriei eta lur ez-produktiboei buruzko baldintza betetzen ahalko dute orain ere.
Estatu kideek, salbuespena beren lurraldean aplikatu nahi badute, Batzordeari jakinarazi behar diote hamabost eguneko epean, Erregelamenduak indarra hartzen duenetik, nekazariei ahalik eta lasterren emateko horren berri.
Gehiago jakiteko, prentsa-ohar bat kontsultatu daiteke online.