Europako Batzordeak herritarren partaidetzarako plataforma berri bat jarri du abian, jendeak EBko politikari lotutako gaurko gaiei buruz dituen ikuspegi, ideia eta esperientziak parteka ditzan. Lehen eztabaidagaia energia-eraginkortasuna da; bertan, energia-efizientziaren erronkei eta onurei buruz mintzatuko da, eta eztabaidatuko da zer ekartzen dien horrek enpresa, etxe eta erkidegoei.

Parte-hartzaileak, eztabaidetara batzeko erregistratutakoan, EBko 24 hizkuntza ofizialetako edozeinetan aritzen ahalko dira. Azpimarratzeko da plataformak moderatzailea izanen duela, begirunez aritzeko gune seguru eta atsegina izan dadin.

Informazio gehiago