Gaur, otsailak 21, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak (UNESCO) 1999 urtean ezarri zuena, eta mundu osoko hizkuntza eta kulturen aniztasuna eta nazioarteko adiskidetasuna sustatzeko, babesteko eta zaintzeko bitarteko gisa eleaniztasuna onartzea helburua duena.
2024ko Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunaren gaia “Hezkuntza eleanitza: ikaskuntzaren zutabe eta belaunaldien arteko ikaskuntza” da.
Gai horri lotuta, NPLD (Network to Promote Linguistic Diversity) Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Europako Sareak efemeridearen harira sortu duen bideoaren esteka aurkituko duzue.
Aurten NPLDa, Nafarroako Gobernuaren kide dena, Europan osasun-arloan lan egiten duten eta eskualdeko hizkuntza ikasi duten jatorri atzerritarreko pertsonen benetako testigantzak biltzen ditu, pazienteei arreta hobea eman ahal izateko.