2024 eta 2028 artean, Europako 38 estatutako ingurumen-datuen inguruko aholkularitza, bilketa, diseinu eta hedapen zerbitzuak eginen ditu.
Tracasa Globalek –Nafarroako Gobernuko eta Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren enpresa publikoak– 9 milioi euroko kontratua lortu du Europako Ingurumen Agentziatik (AEMA) eta Europako Batzordeko Ingurumen Zuzendaritza Nagusitik.
Tracasa Globalek laugarren urtez jarraian lortu du kontratu hau 2013tik, eta besteak beste, 100 datu-fluxu inguru homogeneizatu, diseinatu eta zabaldu behar ditu mapa eta grafiko interaktiboen bidez. Datu horiek ingurumenarekin lotutako hainbat gairi buruzkoak dira, hala nola airea, ura, isuriak, klima edo biodibertsitatea.
Ildo horretan, AEMArekin eta Europako Batzordearekin duen esparru-akordio horren barruan, Tracasa Global ingurumenaren zainketarekin eta aldaketa klimatikoarekin lotutako hainbat soluzio informatiko garatzen ari da, Europako agintariek jasangarritasunaren, garapenaren eta bizi-kalitatearen arloetan dituzten helburuak lortzen laguntzeko.