Kontseiluak eta Europako Parlamentuak behin-behineko akordio bat lortu dute “Zero Garbiko Industriaren Legea” (NZIA) delakoari buruz. Erregelamendu horrek neurrien esparru bat ezartzen du zero garbiko teknologiako produktuak fabrikatzeko Europako ekosistema indartzeko. Erregelamenduaren helburua da zero balantzeko teknologiak industrian zabaltzea, beharrezkoak baitira EBk klimari dagokionez dituen helburuak lortzeko. Horretarako, merkatu bakarraren indarra erabili nahi da Europak teknologia ekologiko industrialetan duen lidergoa indartzeko.
Gaurko akordioaren arabera, zero balantzeko teknologien zerrenda bakarra egonen da, eta zenbait irizpide jasoko ditu proiektu estrategikoak hautatzeko, deskarbonizazioan hobekien laguntzen duten teknologiak bultzatzearren.