Eskaerak martxoaren 5era arte aurkezten ahalko dira, eta dibulgazio- eta komunikazio-jarduerak egitea izanen dute helburu
Nafarroako herritarrek hobeki ezagutu dezaten nola funtzionatzen duten Europar Batasuneko erakundeek, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak laguntzen deialdi bat argitaratu du, enpresei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei zuzendua, Europar Batasunaren politikak eta estrategiak herritarren artean zabaltzeko.
Eskaerak otsailaren 6tik martxoaren 5era arte aurkezten ahalko dira, soilik telematikoki, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko fitxaren bidez.
Laguntzei buruzko mintegia
Deialdiaren xehetasunak ezagutarazteko, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiko Europako Proiektuen Bulegoak online mintegi bat eginen du otsailaren 8an, ostegunarekin, 11:00etatik 12:30era, eta Ana Ollo lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak parte hartuko du bertan.
Halaber, arrakasta izan duten bi kasu aurkeztuko dira jardunaldian, dirulaguntza honen aurreko edizioari esker gauzatu zirenak.
Mintegian izena emateko, posta elektronikoa bidali behar da asuntoseuropeos@navarra.es helbidera, eta honako hauek adierazi: izen-abizenak, erakundea, generoa (gizona, emakumea, beste batzuk) eta helbide elektronikoa.