Belgikak hartuko du Europar Batasuneko Kontseiluaren lehendakaritza 2024ko lehen seihilekoan, urtarrilaren 1etik ekainaren 30era.
Ez da lehen aldia Belgikarentzat. Herrialde horrek hartu zuen lehen aldiz sei hilean behingo txandakako lehendakaritza, 1958ko urtarriletik ekainera. Oraingoan, hamahirugarrenez arituko da zeregin horretan.
Lehendakaritza bakoitzaren lehentasunak ez dira beti berdinak, eta herrialde bakoitzak Europako agendaren alderdi desberdinak hartuko ditu kontuan.
Irakurleek errazago nabigatu dezaten Belgikako lehendakaritzaren panorama dinamiko eta konplexuan, Kontseiluaren Liburutegiak baimendutako baliabide garrantzitsuen gida osatu du.
Erlaitzetan arakatuz gero, liburuak, artikuluak, datu-baseak, webguneak, bideoak eta EBren argitalpenak aurkituko dituzu.
Gida hau etengabe ari da eboluzionatzen, eta baliabide gehiago bilduko ditu eskuragarri egon ahala; hala, sakonki ulertzen ahalko da zein diren lehendakaritzaren sei lehentasunak, hurrengo sei hilabeteetan garatu ahala.