Batzordeak atzo erabaki zuen Europako herritarren ekimen hau erregistratzea: «European Cannabis Initiative» (kalamuaren Europako ekimena).
Antolatzaileek honako hau eskatzen diote Batzordeari:
- Europa barneko herritarren batzar batera deitu dezala kalamuari buruzko politikei buruz aritzeko, hizpide hartuta, besteak beste, zehapenak eta Europar Batasuneko estatuen politiken arteko koherentzia.
- Kalamu medizinala eskuratu ahal izatea sustatu dezala, eta baimena eman dezala helburu terapeutikoekin preskribaturiko kalamua eta haren eratorriak garraiatzeko, osasunerako eskubidea erabat baliatzea bermatzearren.
- Behar diren baliabideak jarri ditzala kalamuaren erabilera terapeutikoak ikertzeko.
Batzordeak ondorioztatu du ekimena erregistratu daitekeela bakarrik bigarren eta hirugarren helburuei dagokienez, helburu horiek soilik betetzen baitituzte erregistratzeko baldintzak. Batzordeak baztertu behar izan du ekimenaren lehen helburua erregistratzea; izan ere, Batzordeak ez du eskumenik gaiari buruzko egintza juridiko baten proposamena aurkezteko.