Kontseiluko eta Parlamentuko negoziatzaileek behin-behineko akordio politikoa erdietsi dute gaur Europako estatistikei buruz indarrean dauden arauak aldatzeko. Arauek EB osorako esparru juridikoa ezarri dute Europako estatistikak garatu, landu eta zabaltzeko.

Behin-behineko akordio horri esker, Europako estatistikak arautzen dituen esparru juridikoa etorkizunerako prest egonen da, eta, hartara, estatistika arloko agintariek modua izanen dute datu-iturrien eta teknologia digitalen ahalmen guztia baliatzeko, halako eran non esparru hori eraginkorragoa izanen baita eta hobeki erantzunen baitu krisiak daudenean.

Behin-behineko akordioa Kontseiluko Lehendakaritzak eta Europako Parlamentuko ordezkariek erdietsi dute, nork bere erakundeen aginduetan oinarriturik.

Informazio gehiago