Kontseiluak eta Parlamentuak behin-behineko akordio bat lortu dute kotizazioari buruzko legerako. Arau horrek EBko kapitalen merkatu publikoak erakargarriago bihurtuko ditu EBko enpresendako, eta Europako burtsetan kotizatzea erraztuko die neurri guztietako enpresei, enpresa txiki eta ertainak barne.

Akordioak burokrazia eta kostuak murriztuko dizkie neurri guztietako enpresa europarrei, batik bat enpresa txiki eta ertainei, finantzaketa-iturri gehiago eskura ditzaten laguntzeko.

Horrek EBko merkatu publikoetan kotizatzera eta haietan irautera adoretuko ditu enpresak. Merkatu publikoetara errazago iritsiko direnez, enpresek modua izanen dute finantzaketa-iturriak dibertsifikatzeko eta elkarren osagarri hobeak diren iturriak aukeratzeko.

Informazio gehiago